Bertsolari ekitaldia

Bigarren hiruhilabetekoa ondo butzeko, Labeaga Aretoan, bertsolari ekitaldia izan genuen Unai Elorriaga, Igor Elortza eta Alaia Martin-ekin.


 Argazkiak ikusteko klikatu hemen

 

Literatur lehiaketa: 2015eko udaberria

OINARRIAK

1.- Lehiaketa honetan gure Ikastetxeko edonork har dezake parte.

2.- Parte hartzaileak hiru mailatan bereiziko dira:

  • A maila: DBHko 1. zikloko ikasleak.
  • B maila: DBHko 2. zikloko ikasleak.
  • C maila: Batxilergo eta Heziketa Zikloko ikasleak.

Eta lanak bi arlotakoak izango dira:

  • Prosa.
  • Poesia.

3.- Lanak euskaraz idatzita egon behar dira.

4.-    DBH:   Poesian, gaia librea izango da eta, gutxienez, 50 lerro izan beharko ditu.
                    Prosan gaia librea izango da eta, gutxienez, orrialde bat izan beharko du.
       
BAT:    Poesian gaia librea izango da eta, gutxienez, 50 lerro izan beharko ditu.
                    Prosan, gaia librea izango da eta gutxienez, orrialde eta erdi izango du.

5.- Parte hartzaile bakoitzak arloko lan bana aurkeztu ahal izango du.

6.- Lanean ez da egilearen daturik jarriko, soilik izenburua, goitizena, maila eta arloa. Egilearen datuak horretarako prestatutako orrian idatziko dira eta irakasleari emango dio.

2015eko martxoaren 27a, ostirala, izango da lanak aurkezteko azkeneko eguna.

7.- Lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira.

8.- Mailako eta arloko hiruna sari izango dira:

  • 50 € irabazlearentzat,
  • 30 € bigarrenarentzat,
  • 20 € hirugarrenarentzat.

9.- Sari-ematea apirilean, aurrez jakinarazitako egun batean, egingo da.

10.- Lanen kalitatea dela eta, Epaimahaiak (HNB eta ikastetxeko hainbat irakasle) hala erabakiz gero, sarietako bat eman gabe gera daiteke.

11.- Saritutako lanak Hor konpon! aldizkariaren udaberriko alean argitaratuko dira.
 

 Hnb

https://twitter.com/instiJMI/status/576346618166972416

Ikasketa bidaia 2015-03-13 ostirala

Ostirala, martxoak 13: Calella - Zumarraga / Urretxu.

Gosaldu ondoren, Zumarraga-Urretxurutz... bidetik bazkalduko dugu.

 
 

https://twitter.com/instiJMI/status/576352210575048704

 

Ikasketa bidaia 2015-03-12 osteguna

Osteguna, martxoak 12: Bartzelona.

Gosaldu ondoren, Bartzelonara. Argazkietan Montjuic-en agertzen dira.


Ondoren “GOTIKO AUZOA¨bisita gidatua.


Ikasketa bidaia 2015-03-11 asteazkena

Asteazkena, martxoak 11: Rafting.




Interneten inguruko arriskuak

DBH3ko ikasleek interneten arriskuen eta erabilpen egokiaren inguruko hitzaldi bat izan dute. Saioa Ertzaintzaren delitu informatikoen aurkako atalean aritzen den Patxik eskainia izan da.


 

Zaharren egoitzan

Erizain laguntzaileko ikasleak Zumarrako Argixao zaharren egoitzara bisitan joan ginen martxoaren 10an. Bertako zuzendaria den Nerea Suarezek harrera goxoa egin zigun eta ondoren egoitzako zerbitzu ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen!


 Argazkiak ikusteko klikatu hemen

 

Ikasketa bidaia 2015-03-10 asteartea

Asteartea, martxoak 10: Loarreko gaztelua.

Gosaldu ondoren, 10:00etan Loarre gaztelua ezagutzeko bisita gidatua.
Bazkaria aterpean.

16:00: Paintball.



 

Ospitalera bisitan

Erizain laguntzaileko ikasleak Zumarrako ospitalera joan ginen bisitan! Zerbitzu ezberdinak ikusteko aukera izugarria genuen.



 

2015-03-11ko ordutegia

Datorren asteazkenean, hilak 11, irakasleen hauteskunde sindikalak direla eta klaseak 8:30 – 14:00 bitartean burutuko dira.

Jangela eta Bidelaguna zerbitzurik ez da izango.


Ikasketa bidaia 2015-03-9 astelehena

Astelehena, martxoak 9: Zumarraga - Riglos

Aterpera ondo iritsi dira.

Gauza guztiak utzi ondoren, eskalada egitera joan dira.

 

 

Teknologia berriak eta jokoak

Teknologia berriak / apustuekin eginiko jokoak eta nerabeak: ezagutzen al ditugu arriskuak?

On-line eginiko jokoek ludopatia kasuak gehitzen dituzte gazteen artean. Arazo honek heldu bakoitzeko hiru gazteei eragiten die eta jokoarekin arazoak dituen gazteen kopuruak handitzeko joera du.

Oraindik ere bere gelan geratzen den gazteak arriskutik kanpo dagoen ustea oso zabalduta dago gure artean. Internetek gure bizitzeko modua ez ezik erlazionatzeko modua ere aldatu egin du eta hau guztia helduontzat aldaketa handia bada ere, gure gazteek ohikotzat hartzen dute ingurune digitalean murgildurik jaio baitira.

Martxoaren 11n, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan Zelai Aristi aretoan eskainiko den saioan fenomeno hau ulertzeko eta arazoa gertatuz gero antzemateko gakoak emango dira.

Egun batzuk lehenago, martxoaren 2an, DBH3ko ikasleek ere Izaskun Sarabiaren eskutik gai honen inguruko saio bat jasoko dute.