El instituto Joxe Mari Iparragirre
J.M. Iparragirre Institutuan 40 urte baino gehiago daramagu eskualdeko Bigarren Hezkuntzako erreferente bezala.
Gure helburuak Hezkuntza Proiektuko hiru lerro nagusietan jasotzen ditugu:
PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:
Hezkuntza gaitasun eta gaitasun profesionalak landu gure ikasleekin. Teknologia berriak geletan. Ikastetxeak 2009.ean IKTko heldutasun 2. maila lortu zuen. Zientzia hezkuntza proiektua esperimentazioa da helburu. Ingelesez ahozko erabilera indartu: maila guztietan elkarrizketarako laguntzailearekin eta DBHko 4. mailako ikasleei uztailean ikastaroak eskainiz.
GIZA BALIOEN HEZKUNTZA:
Giza balioak landu, aniztasunean hezi, bizikidetza errespetatu Jokabide demokratikoak bultzatu. Bizikidetzarako plana. Ingurumenari zor diogun begirunea sustatu. A21eko plana.
EUSKAL GIZARTEAK HEZKUNTZAREN GORDAILU GISA DITUEN IDEIEN ETA ITXAROPENEN ADIERAZPENA:
Hizkuntza eta kultura aniztasunean hezi. Euskal kulturaren sustapen eta normalkuntzarekin konpromezuak bete. Normalkuntzarako plana.
Badakizue non gauden: leku lasai eta atseginean; herritik gertu eta errealitateari erreparatuz beti hobetzeko asmoz.
Laster arte.
Institutuko klaustroa, ikasleak, gurasoak eta beste langileak.