Covid19 txokoa

2020/2021 ikasturteari ekin berri diogu. Ikasturte guztietan izan ohi ditugun erronka guztiei, aurtengoan, errealitate berri bati aurre egin behar izatea gehitu behar diogu.

Gure helburu nagusia aurrez-aurreko kalitatezko hezkuntza bermatzea izango da baina, bada ez bada, agertoki ezberdinak aurreikusi eta COVID19-ari erantzuteko kontingentzia plan bat abian jarri dugu.

Protokoloak eta arauak, ezinbesteko bihurtu diren arren, ez dira nahiko. Guztion esku dago, guztion erantzukizuna da norberaren eta besteen osasuna.

Zaindu gaitezen elkar! Arrakasta eta osasuna J.M. Iparragirre BHIko kide guztiontzat!