50.urteurrena: Ekitaldi instituzionala
J.M.Iparragirre Institutuko 50.urteurrena: ekitaldi instituzionala apirilaren 1ean Urretxuko Labeaga Aretoan. |
50.urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala
Bihar 12:30etan Labeaga Aretoan 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala. Denak gonbidatuta zaudete! | |
|
50.urteurrena ospatzeko LipDub-a
Institutuan otsailaren 24ean LipDub-a grabatu genuen. Bertan ikastetxeko ikasle, irakasle eta langileok parte hartu genuen.
Primeran pasa genuen!!
Gure institutua ezagutu nahi duzu? PLAY sakatu!!!!
Argazki muralaren bideoa
Pedro Berriochoa: Baserria eta eskola
& |
Pedro Berriotxoaren hitzaldia
Atzo, otsailak 23, Pedro Berriotxoa historiagile eta irakaslea baserriaz eta eskolaz hitz egiten izan genuen Urretxun. Joxe Mari Iparragirre institutuak 50.urteurrena dela eta antolatu dituen bigarren hitzaldia izan zen. Aretoa beteta zegoen eta Pedrok anekdota eta pasadizoz jositako oso hitzaldi bikaina eman zuen. Mila esker Peio!!!
| |
|
2017-18 Aurrematrikula
2017-18 ikasturterako aurrematrikula epea: Urtarrilak 30tik otsailak 10ra. & |
Zuk ba al daukazu kamiseta?
Larunbat honetan ere kamisetak salgai Pirulo plazan 10:30-13:30 bitartean eta Zumarragako azokan 13:00ak arte. |
Zuk ba al daukazu kamiseta?
Larunbat honetan ere kamisetak salgai Pirulo plazan 10:30-13:30 bitartean eta Zumarragako azokan 13:00ak arte. |
2003-04 ikasturtea
2003-04 ikasturteko argazkiekin hurrengo bideoak egin ditugu: &; |
50.urteurrenaren kamisetak
Iritsi dira urteurreneko kamisetak. Institutuko ikasle eta langileok baditugu. Zurea nahi baduzu, etorri Pirulo plazara, larunbatean 10:30-13:30 bitartean. Salgai egongo dira bertan. |
Patioan 50 zenbakia irudikatu dugu
| |
Begira ze argazki atera dugun gaur. DRON bat izan dugu institutoan hegan! Bideo bat ere grabatu dugu!!! ikusi bideoa |
1964: Institutu zaharraren lehenengo harria.
| |
Duela 52 urte ipini zuten Instituto zaharraren lehenengo harria. 1964az geroztik, JM Iparragirre, geroa eraikitzen. |
Gabonetako postal lehiaketa
| |
Irabazlea Marina Romón izan da. Zorionak Marina!!! Eta parte-hartzaile guztien artean aipamen berezia Jon Ander Lópezentzat izan da. Zorionak Jon Ander!!!! |
Argazki zaharren bilduma
| |
Institutoko ikasle izan zara? Bertako argazki bilduma egin nahi dugu, eta garai guztietakoak bilatzen ari gara: zaharrak, oso zaharrak, berriak eta ez hain berriak. Bidali iezaguzu zurea, Facebook bidez edo jmi50urte@gmail.com emailera, eta esan ze urtetakoa den eta nor agertzen zareten argazkian. Guztion artean osatuko dugu! |
Institutuaren 50.urteurrena ospatzen dugu
| Ikasturte honetan institutuaren 50.urteurrena ospatzen dugu. Ikasturtean zehar hainbat ekintza egingo ditugu: Ikastetxearen sarreran pankarta handi bat jarri, kamisetak, liburuxka, hitzaldiak, kontzertuak .... 2017ko apirila 1ean bazkari herrikoia egingo dugu Urretxuko frontoian . Anima zaitezte! facebook-en irakurri |