2020-21 kurtso bukaera

Ikasturte berezi honen bukaeran gaude. Ikasturtean zehar, une zailak izan ditugun arren, zailtasunak zailtasun, egoerari aurre eginez ikasturte amaierara iritsi gara.

Ikasturtea modu berezian bukatu nahi dugunez, ekainaren 14-18 bitarteko aste horretan, ikasle guztiei zuzendutako ekintzak antolatu dira.

Literatura lehiaketako sariak

Hona hemen aurtengo Literatura lehiaketako saridunak.

Zorionak beraiei eta esker anitz partehartzaile guztioi!!!

 

 

 

IparraTuber sariak

 

Aurten lehen aldiz "Booktuber lehiaketa" antolatu dugu JM Iparragirren.

DBH 4ko ikasleek borondatez aukeraturiko liburuen 3 hizkuntzetan egindako ahozko bideo-iruzkin bikainak egin dituzte!!

 

 

 

2.Batxilergoko ikasleei agurra

 

 

Bizi dugun egoera berezia tarteko, gaur izan dugu Batxilergoko 2. mailako ikasleei agurra emateko ekitaldia.

Azken sei urteotan ikastetxean bizi izandako hainbat une gogoratzeko aukera hunkigarria izan da.

Etorkizun arrakastatsu eta zoriontzua opa nahi diegu, ikastetxeko irakasle eta langile guztiekin batera igarotako une gozo eta gaziak eskertuz.

Zorionak denoi!

 

Amets Arzallus

 Maiatzaren 12an Amets Arzallus izan dugu ikastetxean. Ametsek “Miñan” liburuaren inguruko azalpenak eman dizkie DBH 4. mailako ikasleei, baina balio literarioez haratago, emigrazioaren gaia izan du hizpide.

Ikasleek arretaz jarraitu dituzte Ametsen azalpenak eta liburua irakurri ondoren sortu zaizkien galderak eta gogoetak berarekin partekatzeko aukera izan dute.