ARGAZKIFEST SARI BANAKETA

 Artea eta ondorioz argazkilaritza oso lenguaia subjetiboa da. Konfinamendu egoeran bizitakoa eta sentitutakoa modu artistikoan adierazteko asmoz antolatu genuen Argazkifest lehiaketa eta oro har maila bikaina izan denez, ez da batere erraza izan hautaketa egitea.

Maila bakoitzean hiru sari eskaini dira: ARGAZKITZA TEKNIKOA, ARGAZKITZAR BERRITZAILEA ETA ITXIALDIKO ARGAZKITZARRA.

Gaur ikastetxean sari banaketa egin dugu eta hauek izan dira hautatutako argazkitzarrak:

DBH1 : Nahia González, Adur Garmendia eta Jokin Izagirre

DBH 2: Joseba García, Sofia Mendia eta Ainhoa Alonso

DBH 3: Aritz Legorburu, June Plazaola eta Saioa Mendia

DBH 4: Eider Ugartemendia, Markel Rivas eta Lucia Iturbe

 

ZORIONOAK PARTE HARTU DUZUEN GUZTIEI!

 

 

 

 

Argazki lehiaketako sariak 2020

Egun on!

Dakizuen bezala, ikasturteari modu sortzaile eta artistikoan amaiera emateko Plastika eta Ikus Hezkuntza ikasgaian ARGAZKI FEST 2020 antolatu genuen.

Lehenik eta behin esan, DBHko lau mailatan parte hartu duzuen ikasleek lan bikainak aurkeztu dituzuela eta ez dela batere erraza izan maila bakoitzeko hiru sari aukeratzea.

Maila bakoitzean hiru irizpideren baitan egin dugu hautaketa: ARGAZKITZAR TEKNIKOA: Konposaketa, argia, kalitatea... kontutan hartuta, ARGAZKITZAR BERRITZAILEA: Originaltasuna, begirada, intentzioa... kontutan hartuta eta ITXIALDIKO ARGAZKITZARRA: Konfinamendu egoera eta bizipenak isladatzen dituen ezaugarriak kontutan hartuta.

Mila esker eta zorionak denoi parte hartzeagatik!

Behean duzue mailaz maila saridunak, ZORIONAK!

OROITU AZTEAZKEN HONETAN, HILAK 17, 12tan IKASTETXEAN SARI BANAKETA IZANGO DUGULA!

 

 

 

UHIN 2020

Hau bidali digute UHIN enpresatik, Agenda 21en inguruan aurten egin degun lana eskertuz. 

Guk ere, orrialde honetatik, eskerrak eman nahi dizkiegu gure institutuaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko emandako laguntzagatik.

Eskerrik asko zuei ere!!!


 

Lanbide Heziketa Zikloetako onarteko prozesua

Heziketa Zikloko aurrematrikula 2020-21

2020-21 ikasturterako Heziketa Zikloko aurrematrikula berria ekainaren 1tik  19ra egingo da.

Aurrematrikula egiteko 2 aukera dituzu: ·

        Beharrezko dokumentazioa eskaneatuta erantsi beharko da.

 

Edozein kontsulta edo administrazio-izapidetarako, gure telefonoa hau da 943899501, eta posta elektronikoa 012286aa@hezkuntza.net 

Gogorarazi nahi dizuegu ezinbestekoa izango dela eskola esparruan maskara erabiltzea.  Arreta banakakoa izango da eta banan-banan bakarrik sartzeko aukera egongo da. 

 

 

COVID-19k sortutako egoera dela eta, Idazkaritzako behin-behineko ordutegia honako hau da:

 9:00etatik 14:00etara.

 

 

 

 

 

Zeregin Ikasketa Gela 2019-20

Aurtengo ezohiko ikasturteari amaiera emateko ZIG gelako ikasle eta irakasleek bideo polit hau egin dute.

Gustatuko zaizuela espero dugu!!!

 

 

 

ATE IREKIAK- ERIZAINTZAKO ZAINKETA OSAGARRIAK EMHZ

Osasun alarma-egoera dela eta, ezinezkoa izango da aurten aurrez aurreko ate irekien jardunaldia egitea.

Esteka honen bidez gure heziketa zikloaren inguruko informazio laburra eskura dezakezu.

Jar zaitez harremanetan gurekin 012286aa@hezkuntza.net helbide elektronikoan, gure telefonoan 943 899 501 edo esteka honen bidez eta zure zalantza guztiak argituko ditugu. 

 

 

Argazki lehiaketa

Irudimena eta adierazpen artistikoa ez daude konfinatuta!

 Marrazketa mintegitik, ikasturte amaierako ariketa gisa, konfinamenduari buruzko argazki-lehiaketa antolatu dute. Lehiaketa DBHko 1. mailatik 4.era bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta oinarriak honako hauek dira:


 

IPARRARTE BLOGA


Zorionak 3.DBHko ikasleei, konfinamenduan beren etxeetatik egindako Plastikako lanengatik!

ARTISTA HUTSAK ZARETE!

Esteka honetan, egiten dituzten lan guztiak ikusi ahal izango dituzu.

 

 

 

 

Aurrematrikula- Batxilergoa

Batxilergoko aurrematrikula 2020-21

2020-21 ikasturterako Batxilergoko aurrematrikula berria maiatzak 4tik  22ra egingo da.

Hezkuntza Sailaren web orrialde honetan informazio guztia aurkituko duzu.

 

Edozein kontsulta edo administrazio-izapidetarako, gure telefonoa hau da 943899501, eta posta elektronikoa 012286aa@hezkuntza.net 

Gogorarazi nahi dizuegu ezinbestekoa izango dela eskola esparruan maskara erabiltzea.  Arreta banakakoa izango da eta banan-banan bakarrik sartzeko aukera egongo da. 

 

 

COVID-19k sortutako egoera dela eta, Idazkaritzako behin-behineko ordutegia honako hau da:

 9:00etatik 14:00etara.

 

 

 

 

 

Ate irekiak- Batxilergoa

Osasun alarma-egoera dela eta, aurten ezinezkoa izango da aurrez aurreko ate irekien jardunaldia egitea.

Inprimaki honetan gure proiektu pedagogikoa eta gure hezkuntza-eskaintza ezagutu ditzakezu.

Jar zaitez gurekin harremanetan 012286aa@hezkuntza.net helbide elektronikoan, gure telefonoan 943 899 501 edo esteka honetan eta zure zalantza guztiak argituko ditugu.

 

 

 

 

Animo eta eutsi gogor!!!

Kaixo ikasleok!

Aste Santuko oporrak hasi dira eta badakigu bi aste hauek "ezberdinak" izango direla.

Gure irakasleetako batek egindako bideo honen bidez, animoak eman nahi dizkizuegu eta esan, egiten ari zareten ahalegin izugarria, asko baloratzen dugula. Animo, oso ondo ari zarete!

Laster ikusiko zaituztegu gelan.

Bitartean, zain zaitezte! 

 

 

 

 

Hip-hoparen erritmoan


Gorputz-hezkuntzako eskola-orduen barruan, hona hemen hip-hop dantza saio bat, DBH4ko ikasleek eginikoa.

Gorputz adierazpena eta koordinazioa era desberdinean, erritmikoan eta dibertigarrian lantzeko beste modu bat, zalantzarik gabe!

 

 

 

Magia trikimailuak


Martxoaren 5ean Imañol Ituiño magoa izan dugu ikastetxean.

DBH 2. mailako ikasleek magiaren mundua gertutik ikusteko aukera paregabea izan dute.

Magiaaaaa! Gure begien aurrean eta konturatu gabe!

Gazteak aho bete hortz geratu dira.

 

 

 

 

Eureka Zientzia museoan

Martxoaren 6an DBH3.mailako ikasleek Eureka Zientzia museora irteera izan genuen.

Bertan 2 tailer burutu genituen: Elektrizitatea eta Kimikakoa.

Asko disfrutatu genuen eta adierazle, ondoko argazkiak.

 

 

 

2020 martxoaren 8a emakumearen nazioarteko eguna

 

Aurten ere JM. Iparragirreko ikasleak eta irakasleak ilusio handiz elkartu dira BERDINTASUNA aldarrikatzeko.

Ikasleek pankarta bat egin eta esku moreak paretan itsatsi dituzte, photocallerako apaingarri gisa.

MILA ESKER DENORI !!!

 

Joku kolaboratiboak

 

 
 

 

 

Elkartrukeko ikasleak Urretxura iritsi dira

 

Gaur Poloniako elkartrukeko ikasleak Urretxu-Zumarragara iritsi dira.

Astebete pasatuko dute gure artean. Ongi etorri!!!!

 

 

 

J.M.Iparragirre institutuak bat egin du 'Euskal eskola publikoaz harro' kanpainarekin

 

 

Aspace: aniztasun funtzionala sentsibilizazio saioa

 

 

Topic: txotxongilo zentroan

 

 

Aretten eskiatzen

DBH 4 eta Batxilergoko 1 mailako ikasleek Pirineoetan eskiatzen egun politta pasa genuen. Eguraldia lagun elurraz eta paraje zoragarriez disfrutatu genuen!

 

 

Zumarragako ospitalean

Urtarrilak 29an, Zumarraga ospitalera bisita egin genuen. Bertan, Anatomia Patologikoa atalean lana nola egiten zuten ikusi genuen.

Oso interesgarria izan zen!!!!

 

 

Plastikorik gabeko astea

 

Urtarrilak 27-31 ko astea.

 

Sentsibilizazioa

Ohitura onak hartu, plastikoak murriztuz: Institutoan abenduko astean bildutako plastikoei buruzko informazioa eman dute ordezkariek beren geletan.

Plastiko gehienak hamaiketakoan erabilitakoak izanik, alternatibak azaldu dituzte:

 Erabilera bakarreko plastikozko botilen ordez kantinplorak, edo berrerabili.

 Aluminiozko paperaren ordez Tupperrak , boc´n rollak…

 Erabilera bakarreko plastikozko poltsen ordez Oihalezkoak edo berrerabili.

Ordezkariek Zintzilikatu dituzte ikastetxeko eta geletako kortxoan energia aurrezteko neurriak eta plastikoen alternatibak biltzen dituzten kartelak.

Batxi 1eko ikasleek ikastetxeko sarreran “Plastikorik gabeko astean” jarriko den kartela egin dute.

 

Agenda21 2019-20

 

 

 

Onarpena eta matrikulazioa DBH

DBHko onarpenak eta matrikula berriak urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra egingo dira.

Hezkuntzako web orrialdeko esteka hurrengoa delarik:

https://www.euskadi.eus/onarpena-haur-lehen-eta-derrigorrezko-bigarren-hezkuntza/web01-a2hikast/eu/

 

Ate irekien eguna otsailaren 4an, arratsaldeko 18:30ean izango da.

Institutura igotzeko autobusa 18:15ean Zumarragako elizatik aterako da eta Urretxuko Euskadiko Kutxan ere geldituko da.


DOKUMENTUAK:

DBHko eskabide orria.

Aurkeztu behar den dokumentazioa.

 

Ikasbidaiako zozketa

 

DBH 4.mailako ikasleek Kabia jatetxean bazkari baten zozketarako zenbakiak saldu zituzten abenduan. Hona hemen saritutako zenbakia: 590.

Saria jasotzeko epea urtarrilaren 21a izango da.

Mila esker zuen laguntzagatik!

 

 

Zorrotz eta GKNra irteera

 

Gure inguruko industria bertatik ezagutzeko, 2. Batxilergoko, industri teknologiako ikasleak Legazpiko Zorrotz eta GKN Driveline enpresak bisitatzen izan dira.

 

Santa Lutziko saskia

DBH 4.mailako ikasleek Gabonetako saski baten zozketa egin zuten Santa Lutzi egunean.

Hona hemen saritutako zenbakia: 2.911.

Abenduaren 19rako lehenengo zenbakia agertzen ez bada, bigarren zenbakiari emango zaio saria: 1.900

Mila esker zuen parte hartzeagatik!

 

 

 

BAGA biga HIGA

 

Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak aurten ere Baga Biga, euskal musikaren belaunaldiz belaunaldiko transmisioa, saioaz gozatzeko aukera eman diete DBH4ko ikasleei

Gozamena izanda zuekin saioa partekatzea.

Eskerrik asko!!

 

Oroitzapen likidoak

 

Hezkuntza artistikoak ikasleei, errealitatea aztertzeko bestelako begirada bat eskaintzen die, hausnarketarako baliagarri diren baliabideak ematen dizkie.

Hori osatu asmoz, DBH 3. mailako ikasleekin Donostiako Kubo Aretoan dagoen Daniel Canogar artistaren erakusketa bisitatzen izan ginen. Teknologia berriek eta informazio pilaketak gugan duten eraginen eta ondorioen gainean sorkuntza digital ikusgarriak aurkezten ditu artista madrildarrak. 

 

 

 

Zumalakarregi museora

 

 
 

 

DBH2-2 eta 2-3 "Gureak" lantegian

 

Berriro, beste talde batzuk gerturatu dira Legazpira eta harrera atseginaz gozatu dute Gureak lantegian.

 

 

 

Aske izateko jaio gara

 

Gaur azaroak 25, "Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna", J.M. Iparragirreko irakasle, ikasle eta langileak batu gara eraso sexistak salatu eta beldurrik gabe aske bizitzera dei eginez. 

 

 

 

Ingelesa ikasten

 

 Aste honetan  1. eta 2.Batxilergoko ikasleek Ingeleseko klase oso interesgarria gozatu ahal izan dute.

Burlington argitaletxeak ingelesez hitz egiten duten hainbat herrialdetako bitxikeriei buruzko saio erabat dinamiko eta entretenigarria eskaini die. 

 

Gasteizko hilerrian

 

Azaroak 12an Heriotzaren inguruko proiektuaren barruan DBH 3. mailako ikasleak Gasteizeko hilerria bisitatu zuten. 

 

 

 

Erreka eguna

 

Larunbatean, irailaren 28an Zumarraga eta Urretxuko "Erreka Eguna" ospatu zen.

Egunari goizeko 10:30etan eman zitzaion hasiera eta eguerdi aldera amaitu zen. Bertaratu ziren herritarrek Urola errekaren inguruko zabor bilketa egin zuten, hala nola; elektrizitate kableak, adreilu zatiak, plastiko zatiak, metal zatiak, kristalezko botilak jaso zituzten.

Hondakin guzti hauek biodegradagarriak ez direnez ingurune naturala kaltetu nahi ez bada jaso egin behar dira, beraz ZORIONAK bertan parte hartu zenuten guztiei eta bereziki gure DBHko ikasleei  erakutsi duten borondateagatik. 

 

Sukaldeko lehiaketa

 

Atzo, 4.DBHko gure ikasleak ederto moldatu ziren sukalde lehiaketan. Zorionak!!!

 

Mila esker

 

 

 

 

Oteiza museoan

 

Altzuzan, Iruña ondoan dagoen herri txikian izan ginen ikasleekin Oteiza Museoa bisitatzen.

DBH 4. mailako Plastika, eta Batxilergoko Marrazketa Teknikoko ikasleekin Oteizaren lanaren gaineko hurbilketa egin ostean, aukera ezin hobea izan genuen bere lanaren handitasuna hurbiletik ezagutzeko. 

 

 

 

Ukitzeko artea

Urriaren 28tik azaroaren 7a arte, “Ukitzeko Artea” izeneko programaz gozatzeko aukera izango dugu J.I. Iparragirre BHIn.

Programa hau ikusteko urritasuna duten pertsonei zuzendua dago. Bilboko Arte Ederretako Museoko zazpi artelanei teknologia berri baten bidez testura eta erliebea eman zaie, ikasleek ukimenaren bidez esploratzeko moduko euskarri izan daitezen.

 

 

 

 

 

"Gureak" lantegian

Duela egun batzuk beraien mailakideek hasitako bideari jarraituz, oraingo honetan DBH 1-2, 1-3 eta 2-1eko ikasleak izan dira Legazpiko Gureak tailerrak bisitatzera gerturatu direnak. 

 

 

DBH 1-1 "Gureak" lantegian

JM Iparragirre DBH 1-1eko ikasleek aniztasun funtzionala duten pertsonen eguneroko bizitzaz hausnartzeko Legazpiko Gureak enpresa ikusi eta bere instalakuntzak ezagutzeko aukera izan dugu.

Gune honetaz baliatu nahi dugu bisita aberatsgarri hau gure eskura jartzeagatik eta gure ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzen laguntzeagatik.

 

 

 

 

 

Surf egiten Zarautzen

Aurten ere, Gorputz Hezkuntza mintegiak antolatuta, 1.Batxilergoko ikasleak surf egitera joan dira.

Zarautzen egon dira eta surf elkartekoekin ikastaroa egin dute.

Eguraldia nahiko ona izan da... uraren tenperatura ederra zegoen eta...oso gustura ibili dira olatuak harrapatzen ...topera!!

 Hurrengo urtean berriro bueltatzeko gogoekin!!!

Argazkiak ikusteko egin klik hemen.

 

 

Klima aldaketaren kontrako mobilizazioa

 

2019-20 EA 21

JM IPARRAGIRRE ko ikasle eta irakasle taldeak patio garaian elkartaratzea egin dugu, mundu mailan klima aldaketaren aurka gaurko egina zegoen deialdiarekin bat eginez.

BATX1 eko ikasleen eta Eskola Agenda 21eko arduradunen gidaritzapean burutu da ekintza.

 

Gurasoen elkarteko bilera

Joxe Mari Iparragirre BHIko Ikasleen Gurasoen Elkarteko ohiko batzar orokorra 2019ko azaroaren 19an arratsaldeko 18:15ean izango da, Urretxuko Kultur Etxean.