Igeldo eta Oriora
Ekainaren 19an DBH-ko 3. mailako ikasleek Euskadiko Agenda 21-eko irteera egin zuten. Igeldotik Oriorako bidea egin zuten oinez, eta gero Orioko hondartzan egon ziren. Eguraldia zoragarria izan zen, eta denek oso ondo pasatu zuten.
Idazle gazteak
Ikasturte honetan ere gure ikasleek hainbat literatur lehiaketatan hartu dute parte eta hainbat sari jaso dituzte. Maialen Akizu Bidegainek, 2. Batxilergoko ikasleak, R.MªAzkue Literatur lehiaketan 1. eta 3. saria lortu ditu Olerkia arloan, "Lehertu, atertu, desertu" eta "Itzaldu" lanekin.
Mattin Aranburu Guridik, 1. Batxilergoko ikasleak, berriz, Urruzuno Literatur lehiaketan jaso du saria "Habana, beste herria" olerkiarekin.
ZORIONAK BIEI!!!!
Antziñe Mendizabal idazlea, institutuan
Maiatzaren 28an, Antxiñe Mendizabal, idazlea, izan genuen institutuan. DBH 2. mailako ikasleek "Nire alabak ez dauka erremediorik" liburua irakurri dute ikasturte honetan, eta oraingoan, idazlea zuzenean ezagutzeko eta berarekin solasean aritzeko aukera izan dute. Aukera, benetan!
|
Concurso de literatura 2014
Sarien banaketa, institutuko liburutegian, Maiatzak 29 atsedenaldian izango da.
Literatura-lehiaketa 2014
Batxilergo aurrematrikula 2014-15
2014-15 ikasturterako Batxilergo aurrematrikula maiatzaren 5etik 15 bitartera egingo da.
DOKUMENTAZIOA:
Ikaslearen NANaren fotokopia.
Aita/amaren NANaren fotokopia.
Inprimakiak ikusi
MATRIKULA:
2014-15 ikasturterako Batxilergo matrikula ekainaren 23etik uztailaren 4 bitartera egingo da.
HEZIKETA ZIKLOko aurrematrikula 2014-15
2014-15 ikasturterako Heziketa Zikloetako aurrematrikula maiatzaren 27etik ekainaren 6 bitartera egingo da.
DOKUMENTAZIOA:
Ikaslearen NANaren fotokopia.
Aita/amaren NANaren fotokopia (18 urtez azpikoentzat).
DBHko edo baliokideko ikasketen noten ziurtagiria.
Inprimakiak ikusi.
MATRIKULA:
2014-15 ikasturterako Heziketa Zikloetarako matrikula uztailaren 9tik 16 bitartera egingo da.
Hitzaldia "Oihurik gabe hezi"
Datorren asteazkena, maiatzaren 7an, 18:30etan Urretxuko Kultur Etxeko Areto Nagusian hitzaldi bat antolatuko da. Hitzaldi hau J. M. Iparragirre institutoko Guraso Elkarteak gurasoei zuzendu zaie nagusiki. Gaia: “Oihurik gabe hezi” eta hizlaria Garbiñe Arrizabalaga izango da.
DBH4ko guraso bilera
Maiatzaren 6an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean DBHko 4.mailako ikasleen gurasoei zuzendua bilera bat egingo dugula jakinarazi nahi dizuegu. Bilera honetan, 4.DBH amaitzean, JM Iparragirre Institutuak eskaintzen duen hezkuntza aukera ezberdinei buruzko informazioa emango zaizue: Batxilergoak (Zientzia eta Teknologia / Giza eta Gizarte Zientziak) eta erdi mailako Heziketa Zikloa (Erizaintza Laguntzailea). Institutura igotzeko dohaineko autobus zerbitzua egongo da, arratsaldeko 18:15ean Zumarragako eliza eta Urretxuko Euskadiko Kutxatik.
Irakasleen formakuntza
IK-KI irakasleentzako formakuntzarekin jarraituz gaur arratsaldean C eremua landu dugu: "Talde lana irakasteko eduki gisa".
Ekainberrira
Apirilaren 8an, 1º mailako ikasleak Ekainberrira joan ziren. Historiaurreko artea erreplika ikusi ondoren tailerrak egin zituzten eta ehiza egin zuten.
LOMCE
Bihar, apirilak 10, arratsaldeko 18:00etan Urretxu Zumarragako bost ikastetxeetako zuzendariek prentsaurreko bat emango dute Zelai Aristi kultur aretoan.
Urola garaiko eskolarteko xake txapelketa 2014
Erdiko argazkian 1.DBHko ikaslea, Iñaki Aitor Vicente De Vera Sequea agertzen da.
Xabi Payaren hitzaldia
|
Literatur lehiaketa JMIparragirre 2014 udaberria
Ikasketa bidaia 2014-03-21 ostirala
Ostirala, martxoak 21: Salou - Zumarraga-Urretxu. Gosaria hotelean. 11:00: Urretxu-Zumarragarantz autobusa hartu. Bazkaria bidean.
|
hemen argazkiak |
Ikasketa bidaia 2014-03-21 ostirala
Ostirala, martxoak 21: Salou - Zumarraga-Urretxu. Gosaria hotelean. 11:00: Urretxu-Zumarragarantz autobusa hartu. Bazkaria bidean.
|
hemen argazkiak |
Ikasketa bidaia 2014-03-20 osteguna
Osteguna, martxoak 20: Salou - Tarragona. Gosaria. Argazkietan, gure neskak, indarrak hartzen! Zenbat ordu egin dute lo? |
|
9:00: Tarragonarantz irteera. |
eta ondoren ... plisti plasta! |
Ikasketa bidaia 2014-03-19 asteazkena
Asteazkena, martxoak 19: Riglos - Salou. 10:30: Rafting egitera joan dira. Oso ondo pasatu dute eta goiza polit bat disfrutatu eta bazkaldu ondoren Salouerantz irten dira. Denak oso ondo daude. |
|
Ikasketa bidaia 2014-03-18 asteartea
Asteartea, martxoak 18: Loarreko gaztelua. Gosaldu ondoren, 10:00 Loarre gaztelura ezagutzeko bisita gidatua. |
Ikasketa bidaia 2014-03-17 astelehena
Astelehena, martxoak 17: Zumarraga - Riglos Aterpera ondo iritsi dira. Gauza guztiak utzi ondoren, eskalada eta rappelatzera joan dira. |
|
Ikasketa bidaia 2012-13
Martxoak 17, astelehena: Zumarraga – Riglos.
Irteera goizeko 10:00 etan Renfe Geltokitik Riglosera.
Bazkaria bidean.
13:30: Aterpera iritsi eta alojamendua.
15:30: Eskalada eta Rappel.
Aterpera iritsi, afaria eta alojamendua.
Martxoak 18, asteartea: Loarreko Gaztelua.
Gosaldu ondoren, 10:00 Loarre gaztelura ezagutzeko bisita gidatua.
Bazkaria aterpean.
16:00: Paintball.
Afaria eta alojamendua.
Martxoak 19, asteazkena: Riglos - Salou
Gosaria.
10:30: Rafting.
Bazkaldu ondoren Salouerantz.
Hotelera iritsi, afaria eta alojamendua.
Martxoak 20, osteguna: Salou - Tarragona
Gosaria.
9:00: Tarragonarantz irteera. RUTA ROMANIKOA, bisita gidatua.
Salouera bueltatu
Bazkaria hotelean.
Arratsaldea libre.
Afaria eta alojamendua.
Martxoak 21, ostirala: Salou – Zumarraga-Urretxu
Gosaria hotelean.
11:00: Urretxu-Zumarragarantz autobusa hartu.
Bazkaria bidean.
DBH 1 guraso-tutore bilera
Datorren asteartean, martxoak 18ean, DBH 1 eko guraso-tutore bilera izango dugu arratsaldeko 17:00 etan.
Bilera honen helburua bigarren hiruhilekoan gertatutakoaren inguruko gogoeta bat egiteaz gain, guraso eta ikastetxearen arteko komunikazioa sustatzea da.
Azkue Literatur Lehiaketan saria
Maialen Akizu Bidegainek, gure ikastetxeko ikasleak, Resurrección Mª Azkue Literatur Lehiaketan, Olerki arloan, B mailan, 1.go eta 3. sariak irabazi ditu.
Zorionak Maialen!!!
Segi horrela txapeldun!!!!
Maider Yabarren hitzaldia
|
Otsailaren 17an, Maider Yabarrek, zirku aktoreak, hitzaldia eskaini zien 3DBHko ikasleei. Zirku munduan eta aktore lanetan aritzeko burututako prestaketak, bertan eta beste herrietan izandako esperientziak, burututako lanak... Eskarmentu handiko profesionala. Oso interesgarria eta atsegina izan zen. |
Santa Ageda bezperako erronda
2014ko otsailaren 4ean 16:30ean Gainzurin txokolate jana. 17:30ean erronda. IBILBIDEA:
|
DBH Aurrematrikula - Matrikula 2014-15
Aurrematrikula 2014-15
2014-15 ikasturterako DBHko aurrematrikula berria otsailak 3tik otsailak 14ra egingo da.
Hezkuntzako web orrialdeko enlazea hurrengoa delarik:
Ate irekien eguna otsailak 5ean, arratsaldeko 18:00an izango da.
Institutura igotzeko autobusa 17:45ean Zumarragako Elizatik aterako da eta Urretxuko Euskadiko Kutxan ere geldituko da.
DOKUMENTUAK:
Hezkuntza premia berezietako galdeketa.
Aukerakoen jakintzagaien aukeraketa:
Aukerakoak eta beharrezko dokumentazioa DBH1
Aukerakoak eta beharrezko dokumentazioa DBH2
Aukerakoak eta beharrezko dokumentazioa DBH3
Aukerakoak eta beharrezko dokumentazioa DBH4
Matrikula 2014-15 (Ekainaren 23tik uztailaren 4era)
DBH1
DBH1 Matrikula egiteko beharrezko dokumentazioa
DBH1 Matrikula egiteko inprimakia
Ikasleen irudia erabiltzeko baimena
DBH2
DBH2 Matrikula egiteko beharrezko dokumentazioa
DBH2 Matrikula egiteko inprimakia
Ikasleen irudia erabiltzeko baimena
DBH3
DBH3 Matrikula egiteko beharrezko dokumentazioa
DBH3 Matrikula egiteko inprimakia
DBH3 Liburuen zerrenda
Ikasleen irudia erabiltzeko baimena
DBH4
DBH4 Matrikula egiteko beharrezko dokumentazioa
DBH4 Matrikula egiteko inprimakia
DBH4 Liburuen zerrenda
Ikasleen irudia erabiltzeko baimena
Zikloetarako sarbide proba
Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetarako sarbidea arautzen duen Aginduaren (2010eko azaroaren 15eko AGINDUAK aldatua) arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hezkuntza-zikloetara sartzeko probak deituko ditu, gutxienez urtean behin; eta proba kasu bakoitzean zehaztutako egunean eta lekuan egingo dira.
Sarbide-proba horretan parte hartzeko izen-ematea dagokion eskabidearen bidez egingo da.
Lanbide Heziketako Zuzendaritzak antolatuko ditu irakaskuntza horretan sartu nahi duten eta zuzenean sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten ikasleen sarbide-probak.
Sarbide-probak egiteko, ebaluazio-irizpideak ezartzeko eta horiek kalifikatzeko, epaimahaiak osatuko dira. Epaimahai horiek irakasleen kidegoko nahiz hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko karrerako funtzionarioez egongo dira osaturik, eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzako teknikari bat ere izango da horietan.
Proba bai euskeraz, bai gazteleraz egin daiteke, izangaiak nahi duena.
Izen emateko epea: Urtarrilaren 13tik 22ra.
Saharen aldeko euskal karabana: Piztu itxaropena.
Aurreko urteetan bezala, aurten ere eta urtarrilean zehar, Gipuzkoako S.E.A.D. en Lagun Elkartea (Sahararen aldeko euskal karabana) janari bilketa antolatu du, eta gure ikastetxeak kanpaina honekin bat egin du. Zoritxarrez, egoera larria izaten jarraitzen du, eta elikagaien murrizketa zorrotzak saharar erefuxiatuen osasunean ondorio larriak izaten ari dira, batez ere bost urtetik beherako umeen, emakume haurdunen eta ama bular-emaileen osasunean. Aurten biltzen ari diren janariak hauek dira: azukrea, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, lekaleak eta konpresak. Bilketa ikastetxean egingo da urtarrilaren 23a arte. | |
Santa Lutzi argazki lehiaketa 2013: Sarituen zerrenda
Aurtengo sarietuen zerrenda:
Gaien arabera irabazle desberdinak egon ziren:
- Animalien gaia: Ane Aranburu
- Barazki eta fruituak: Martin Aranburu
- Jai giroa: Elene Agirrezabal
- Gai librea: Xabier Odriozola
Argazki sorta honen irabazleak hauek dira:
1. Ane Aranburu
2. Elene Agirrezabal
3. Martin Aranburu
Gainera parte hartzaile guztien artean argazki kamera bat zozketatu zen eta irabazlea Martin Aranburu izan zen.
Animatzen zaituztegu datorren urtean parte hartzera!!
Donostiara irteera
|
Gaztelaniako mintegiak urtero antolatzen duen bezala, abenduaren 12an DBH-ko 2. eta 3. mailako zein Dibertsifikazioko ikasleak Donostiara antzerki bat ikustera eta Txuri Urdin Izotz Jauregian patinatzera joan ziren. Hasieran La Celestina onarritutako obra ikusi zuten. Aipatzeko da obra ikusterakoan ikasleek izan zuten jarrera eta ondorengo debatean partaidetza. Gero patinatzera joan ziren. Ekintza honetan ikasle guztiek, ikasle elbarriak barne, parte hartu zuten. Batzuetan modu librean, beste batzuetan monitoreekin ordu eta erdian patinatzeko aukera izan zuten. Ekintza hori bukatu ondoren, aisia izan zuten autobusak hartu aurretik. Azkenean denek esan zuten irteera oso dibertigarria izan zela, beraz, urtero egitea komenigarria izango litzatekeela. |
Abenduak 20ko ordutegia
Hurrengo ostiralean, abenduak 20, klaseak 13:00tan bukatuko dira. Ordutegia hurrengoa izanik:
1. klasea: 8:30-9:30
2. klasea: 9:30-10:30
Jolastordua
3. klasea:11:00-12:00
4. klasea: 12:00-13:00
Pere Pujolàs-ekin bideokonferentzia
Abeduak 17an, irakasle taldearen formakuntzaren barruan, Pere Pujolàsekin bideokonferentzi bat eduki genuen. Pere Pujolàs, Vic-eko Unibertsitateko irakaslea, IK-KI (ikasketa kooperatiboa) kontzeptuaren bultzatzailea da. | |
|
Larrialdi-simulakroa
Abenduaren 16ean, urtero bezala, sute baten larrialdi-simulakroa egin dugu. Dena ondo atera da. |
Durangoko azokara
Abenduaren 5ean, urtero bezala, Durangoko Azokara joango dira batxilergoko ikasleak. |
Santa Lutziko argazki lehiaketa
Institutuko Gurasoen Elkarteak VII. ARGAZKI LEHIAKETA antolatu du. Lehiaketa honetan J.M. Iparragirre institutuko ikasleek parte har dezakete.
OINARRIAK:
1. PARTAIDEAK: DBH eta Batxilergoko ikasleak
2. ARGAZKI LEHIAKETA. NOIZ: Argazki Lehiaketa Abenduaren 13an izango da, Santa Lutzi azoka egunean.
3. GAIAK: Argazkiak 4 gai ezberdinetakoak izan beharko dira. Gai bakoitzetik argazki bat aurkeztu beharko da. Gaiak honako hauek izango dira:
A) ANIMALIAK
B) BARAZKI eta FRUITUAK
C) JAI GIROA
D) GAI LIBREA
4. ARGAZKIAK CD batean aurkeztuko dira norberaren izen-abizenak eta maila idatzita.
5. AURKEZTEKO EPEA: Zuen lanak abenduaren 17an aurkeztu beharko dituzue institutuko bulegoan.
6. SARIAK:
1) Gai bakoitzeko argazki onenari:
A) ANIMALIAK ………………......... 30 euro
B) BARAZKI eta FRUITUAK …..… 30 euro
C) JAI GIROA ………………........… 30 euro
D) GAI LIBREA ………………......… 30 euro
2) Argazki sorta onenei:
A) 1. saria …………............……… 60 euro
B) 2. saria ………………............… 40 euro
C) 3. saria ………............………… 30 euro
7. ERAKUSKETA eta SARI BANAKETA: Abenduaren 24an, eguerdiko 12etan aurkeztutako ARGAZKI GUZTIEN erakusketa antolatuko da LABEAGA aretoan. Ondoren, 13.00ak aldera, Gainzuriko kalejira bukatutakoan, SARI BANAKETARI ekingo zaio.
... ETA PARTE HARTZAILEEN ARTEAN KAMARA DIGITAL BAT ZOZKETATUKO DA, ABENDUAREN 24an, SARI BANAKETAREN ONDOREN.
PARTE HARTZEKO, BERTAN EGON BEHARKO DA.
ANIMATU ETA ZORTE ON!!!
BAGA, BIGA, HIGA
Azaroaren 28an, DBH 4 eta Batxilergoko 1.mailako ikasleek Euskal musikagintzaren inguruko saio bat izan zuten Labeaga aretoan. BAGA, BIGA, HIGA proiektuaren helburua Euskal musikagintzaren historia era atsegin batean transmititzea da eta halaxe egin zuten Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta abeslariek. Ikasleek euskal kantzagintza ezagutzeaz gain, gozatu ere egin zuten, beren gustuko kantariekin batera abestuz. |
Euskararen Nazioarteko Eguna
Zientziaren astea
|
Azaroaren 8an, D.B.H.ko 3. mailako ikasleak Donostiara joan ziren Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen duen Zientzia Astea bisitatzera. Bertan, ikasleek, zientziaren hainbat arloko esperimentuak ikusteko eta informazioak jasotzeko aukera izan zuten (Kimika, Fisika, Matematika, Robotika, Energia berriak...). Orokorrean, bisita oso interesgarria iruditu zitzaien eta ondo pasatu zuten. |
Twitter-en gaude
Irteera Igartubeiti baserrira
Urriaren 16an Batxilergoko 1.mailako ikasleak Igartubeiti baserria bisitatu zuten. Bilduma ikusi. |
Zarautzera surf egitera
| ||
Urriaren 11n, gorputz hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joan giñen Zarautzera. Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutu genuen. Oso ondo pasatu genuen. Argazkien albuna ikusi. |
| |
2013-14 DBHko guraso-tutore bilera
Datorren asteartean, urriak 22ean, DBHko guraso-tutore bilera izango dugu arratsaldeko 18:30etan.
Bilera honetan ikasturteko antolaketa eta talde bakoitzari dagozkion gai orokorrak landuko dira, hau dela eta, egokia iruditzen zaigu zuek bertara etortzea.
Bertara joan ahal izateko autobus zerbitzua izango da 18:15etan Zumarragako Elizaren eta Urretxuko Euskadiko Kutxaren ondoan.
Irteera Igartubeitia baserrira
| |
Datorren urriaren 16an, asteazkena, Batxilergo 1. mailako ikasleak Igartubeiti baserrira joango dira. Bertan gure ondare historiko, artistiko eta kulturala ezagutuko dute. Honez gain, urtero antolatzen den “Sagardoaren astea” dela eta baserriko dolarea martxan ikusteko aukera paregabea izango dute.
|
Bekak 2013-14
2013-14 ikasturteko beka eskaera epealdia irekita dago. Inprimakiak ikastetxeko idazkaritzan jaso behar dira eta azaroaren 5a baino lehen itzuli behar dira osatuta.
Gurasoen Elkarteko Ohiko Batzar Orokorra
Urriaren 30ean, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan eta Urretxuko Kultur Etxean Gurasoen Elkarteko Ohiko Batzar Orokorra egingo da. Bertara ikastetxeko guraso guztiak gonbidatuta daude. Gai zerrenda honako hau izango da :
1. Aurreko aktaren irakurpena eta onarpena
2. Guraso Batzordearen informazioa:
a. Batzordekide berriak.
b. Elkartearen antolaketa eta helburuak.
c. Ekintzak: iazko ekintzen balorazioa eta aurtengorako aurreikusita daudenak.
d. Kontuen egoera.
3. Norberak lekarkeena.
Bertan ikusiko garelakoan (batzarra amaitzerakoan pintxo batzuk eta trago bat hartzeko aukera egongo da).
2013-14 Batxilergoko guraso-tutore bilera
Datorren asteartean, urriak 15ean, Batxilergoko guraso-tutore bilera izango dugu arratsaldeko 18:30etan.
Bertara joan ahal izateko autobus zerbitzua izango da 18:15etan Zumarragako Elizaren eta Urretxuko Euskadiko Kutxaren ondoan.
Zarautzera surf egitera
Ostiral honetan, urriaren 11n, gorputz hezkuntzako mintegiak antolatuta, lehen batxilergoko ikasle guztiak eta bigarren batxilergoan AISIA aukerazko ikasgaia aukeratutakoak, surf egitera joango gara Zarautzera. Han, Zarauzko Surf Eskolakoekin 2 orduko ikastaroa burutuko dugu. | |
|
Irteera IEuskadiko Biodibertsitate Zentrora
|
Urriaren 30ean DBH 2.mailako ikasleak Euskadiko Biodibertsitate Zentrora (Madariaga dorretxea) egin genuen irteera. Euskadiko Biosfera Erreserba bakarra da eta bertan “padura” aztertzen aritu ginen. Hegaztiak ikusteko aukera ere izan genuen eta tailer desberdinetan, biodibertsitatearen inguruko hainbat kontzeptu landu genituen. Inguru zoragarria da eta asko disfrutatu genuen. Bilduma ikusi. |
2013-14 ikasturtearen aurkezpen eguna
2013-14 ikasturteko aurkezpena irailaren 6an, ostirala, egingo da DBH, Batxiler eta Heziketa Zikloko 1.kurtsoko ikasleentzako.
Ordutegia hau izango da:
DBH: goizeko 10:30
Batxilergoa eta Heziketa Zikloa: goizeko 11:00tan
DBH1eko gurasoentzako irailak 5, osteguna, arratsaldeko 18:30etan ikastetxean tutoreekin bilera egingo da.