Zientzia Hezkuntza proiektua
Arduradunak: Josean Mendizabal.
Helburuak:
- Irakasleen prestakuntza didaktikoa areagotzea.
- Irakasleok, zientzien irakaskuntzan ikasleei motibagarriak gerta dakiekeen esperientzia eta baliabide berriak ezagutu eta frogatu nahi ditugu.
- Esperientzia berriak diseinatu eta ohiko curriculumean txertatu.
- Ikasleen trebakuntza areagotu lan esperimentalekin zerikusirik dituen konpetentzietan: egoera problematikoen definizioa, behaketak egin, diseinu esperimentala osatu, datu esperimentalak hartu eta kudeatu, emaitzak komunikatu eta ondorioak atera.
- Lan esperimentalak diseinatu ikasleei motibagarriak gerta dakiekeen eta haiengan zientzien aprendizaiarekiko jarrerak areagotzeko.
- IKT teknika berrietan, irakasleok trebatu eta beste ikastetxe batzuetako irakasleekin esperientziak eta informazioa trukatu.
Jarduerak eta denboralizazioa:
Ikasturte honetan maila guztietako ikasgai batean txertatu nahi dugu lan esperimental bat (DBH-ko 1. eta 2.mailako Natur Zientzietan eta DBH-ko 3. eta 4. mailako Fisika eta Kimika eta Biologia eta Geologia). 1.zikloan gutxienez baliabide berriekin lan praktiko bat egingo dugu.
Denboralizazioa:
- 1.hiruhilabetean: baliabide berriak erosi eta irakasleen prestakuntza jaso. GARATUko ikastaroak egingo ditugu azaroan.
- 2.hiruhilabetean: Mintegiko irakasle guztien artean baliabideekin batera datozen proposamenak aztertu, lan esperimentala diseinatu, praktikak burutu eta gelan burutuko ditugun saioak prestatu.
- 3.hiruhilabetean: Gelan saioak aurrera eraman.